XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IPUINAREN LANKETA

Hasieran esan dizuegu ikastunitate honen bukaeran narrazio labur bat idatzi behar duzuela.

Ondoren, horretan arituko gara, eta edozein kontakizunetan oinarrizkoak diren lau elementu hauek ikusiko ditugu: narratzailea, pertsonaia(k), denbora eta espazioa.

NARRATZAILEA

5. Artzainaren arrazoiak erabiliz (3. ariketakoak), osatu ipuin hori.

Ardi beltza

Mendian bizi nintzen pozik eta zoriontsu nire artaldearekin. Eguraldi ona egiten zuenean, zelaian etzaten nintzen eta ardiak zaintzen nituen txakurrarekin batera. Euria zenean, txabolan egoten nintzen artilezko galtzerdiak egiten. Horrela pasatu nuen uda osoa.

Azaroa zen, neguko eguraldia gainean; eta orduan gertatu zen ustekabekoa.

Goizean ardiak landara ateratzera joan nintzenean, han ikusi nuen bera, gaua bezain ilun, ikatza bezain beltz, arkume jaio berria. Beldurtu egin nintzen.

Baserrira jaitsi eta handik denbora gutxira, nire ardiak hilik agertzen hasi ziren. Otsoak zirela pentsatu nuen, eta horrela, goiz batean, nire gelako leihotik ikusi nuen bat. Muturra odolez zikinduta artaldetik alde egin zuen otso hark arkume beltzaren antz handia zuen.

6. Zein pertsonatan dago kontatua aurreko ipuina?